Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren senar kezkatiarengana jo beharko duk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.
Izpiritu hertsi eta kezkatien kontsolamendua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.
Kezkati ergel bat baino ez zara, Damian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 156. orr.
Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da, lurrezko etxola honek berez kezkati den espiritua nekarazten du. Elizen arteko biblia Jkd 9,15
Begitarte nekatu eta kezkatia ageri zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.
Barre urduria eta kezkatia. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 81. orr.
Deiari erantzunez atera zen emazteak so kezkati batez behatu zien, lehenik Joanttori eta, ondotik, elizgizonari. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.
-Zer dira oihu horiek?- galdetu zuen ahots kezkati batek. Aitor Arana «Onan», 2000 - 57. orr.
Dudarik izanez gero, Togasen joan-etorri kezkatiei so egitea aski nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
Amona kezkati eta saminez zegoen bere ilobatxoagatik. Kezkati ikusten zaitut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.
Goizean etortzean, kezkati aurkitu zituen Josek. Elizen arteko biblia Has 40,6
Mai, begietara so zegokidan, kezkati. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 94. orr.
-Aita Michel! -oihukatu zuen bi gizonak ikustean, haietarik bat ezagutu orduko, kezkati galdeginez-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.
Eta semea, naski, aitatar! -erran zuen amak, kezkati. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 97. orr.
Ez dut berandutu nahi... -xuxurlatu zuen, kezkati. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.
Sindikatuak kezkati, KPIren «laneko ondorioengatik». Berria - Ekonomia 2004-05-15
kezkati agertu (7); kezkati agertu zen (4); kezkati azaldu (5); kezkati azaldu zen (4); kezkati dago (4)