Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitzen arteko aldea ez du letra baten (edo batzuen) gehikuntzak ematen, ezta kenketak ere. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 58. orr.
Une berean bi akats egiten direlarik, puntu kenketa gehituko da, hots, uhalik gabe semaforoa gorri pasatzen duenak gidabaimena bertan galduko du. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Kenketak, batez ere bokal kenketak, askotan izaten dira baldintza prosodikoen araberakoak, azenturik gabeko silaben ahuleziaren emaitza hain zuzen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.
Hor biltzen dira zanpaldiak, erailketak, klitori kenketak, sexua dela eta egindako abortu aukeratuak, sexu bortxaketak, abusu psikologikoak, eta abar. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.
Lehenik eta behin, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa baino askoz ere funtzio matematiko gehiago dago. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.
Minutu batean 2 milioi batuketa edo kenketa! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.
Bi tasa horien arteko kenketa egiten da eta egiazko tasa begiz jotakoa baino handiagoa baldin bada, unibertsitateari puntuazio hobea ematen zaio. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 169. orr.
Erakundeen aldetik 18 milioi euro eraman dituela Caballitok, kenketei, sariei eta horrelako pizgarri fiskalei esker. Berria - Ekonomia 2004-06-23
Laguntzak ez dira zuzenak izanen, baizik eta kenketa fiskalak. Berria - Ekonomia 2004-02-13
Bana beste soldatadunek hilabetean 1 420 Euro hunki dugu bizitzeko, xifre hori gordina, legezko kenketak egin aitzinekoa. Herria 2004-01-22
Auzapezak aitortu du etxe bizitza zerga gora dela Baionan, baina herritarren % 30ak ez duela pagatzen irabazi eskasez, beste % 30ek funtsezko kenketak ardiesten dituztelarik. Herria 2003-04-03
Baiona Berri zerrendakoek leporatu diote auzapezari jabe aberats okituen bietan laguntzea, zerga kenketa seriosak jada izanki eta Baionak laguntzen baititu oraino etxe zaharkituen berritzen. Herria 2001-06-07
Lougarot-ek erran du zerga kenketak ukaiteko behar dutela jabek gutienetik 150 000 libera urtean deklaratu. Herria 2001-06-07