Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leiho batean etxekanderea bere girgileria guziekin, jestuka eta keinuka. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.
Berak ere keinuka erantzuten dit. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 86. orr.
Itxaso keinuka ari zaio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.
Eladio keinuka ari zait, ea haiena gaurko ote den. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.
Keinuka-edo ari zela iruditu zitzaion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 21. orr.
Gelditzeko eskatu nion keinuka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Gin tonicak prestatzen ari naiz, baina Kandido azkar joateko keinuka ari zait. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 130. orr.
Buruaz keinuka ari zaizu atzetik Jerusalem hiri ederra. Elizen arteko biblia 2 Erg 19,21
Afaltzera jaisteko asmoa agertu nion keinuka. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.
Ohean sartu nintzen, erizainari, keinuka beti, ez nengoela ondo adierazi eta gero. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.
Ingelesez, edo eskuekin keinuka, baina ez espainolez edo frantsesez, horiek baztertu behar ditugu gure eguneroko hizkeran. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.
Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Ivy ere agur-keinuka… Aloiz Sarajevoko printzea ikusi zuen esku-keinuka, haiekin esertzera gonbidatuz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.
Ez dezatela begi-keinuka jardun arrazoirik gabe gorroto didatenek! Elizen arteko biblia Sal 35,19
Musikariek baietz erantzun zuten buru-keinuka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.
begi keinuka (8); buruaz keinuka (3); buruaz keinuka ari (3); keinuka adierazi (3); keinuka ari (36); keinuka ari da (3); keinuka ari zait (4); keinuka hasi (5)