Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erantzutera keinatzen da, baina jenerala aurreraten zaio. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 217. orr.
-Larrutik ordainduko duala erran diat, eta larrutik ordainduko duk! -keinatu ez ezik jaurtiki ere egiten zuen gizon baten aitzinean zegoen anaia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.
Badira azpi-eztenak, sugar hozien sorburu den zernahiri min egitera kinatzen dutenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.
Dindilizka keinatu zuen: tiroa naturan galdu zen; bigarrenak ere airea baizik ez zuen zulatu; hirugarrenekoaz azkenean sugeari lepoa urratu zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.
Balezta hark nire bihotza keinatzen zuen, eta nire pistolak haren bihotza. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.
Ehiztari printzipalak zakurrez inguraturiko orein bati keinatzen zion bere baleztarekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.
Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.
Halako batean ikusi nuen, oihaneko soilune batean, gure oinezkoetariko bat, bere pikaz etsai baten bizkarra keinatzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.
Ronek irribarre egin eta begia keinatu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 225. orr.
-Honeydukesen ikusi arte! -esan zion Georgek, begia keinatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.
“Ez zaldi gainean ibiltzen", esan zion, guri begia keinatuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
-Bai, eta aise ulertuko dun zergatia -begia keinatu nion-. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.
· Kardinalak begi bat keinatu zigun guztioi, usapala sarean zuela adierazteko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.
Aloiz printzeari eta haren laguntzaileari begiratu zien, eta begi bat keinatu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 250. orr.
begi bat keinatu (3); begia keinatu (16); begia keinatu zidan (8); begia keinatu zion (5)
atu (3); begia kiñ