Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ke, kedar, harri zahar, dinamita urrin eta hauts artean atentatuaren biktimak bilatu zituzten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 53. orr.
Ke beltzak eragindako kedar lodia. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 120. orr.
Behin, neguan, tximiniako kedarrak su hartu zuen, eta. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.
Ikatz-hautsa edo kedarra nahasten zaio gomari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Bidexka batetik, kedarrak eta hezetasunak beztutako harrizko bi etxeren artetik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.
Jaiki egin beharko nuke, leihoa zabaltzera sikiera: hemen, kedarraren usaina aditzen da, ustelarena, itxiarena. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.
Morroilo gainean zegoen gedarraren azterketa zehatzak garbi erakutsi zuen atea ez zegoela morroilotua erreketa gertatu zenean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 89. orr.
Gizonak kedarrez estalia zuen aurpegia. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.
Kedarrez belztutako aurpegia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.
Zapatak kedarrez belztu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.
Sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Kedarra baino beltzago dira. Elizen arteko biblia Nk 4,8
-Har ezazue labetik eskua bete kedar eta jaurti dezala Moisesek zerurantz Faraoiaren aurrean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 161. orr.
Kedar usaina antzeman du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 29. orr.
Eguzki betean ikusten den kedar-arrastoak, ordea, argi gehiago islatzen du egun goibel batean ikusten den klarion puskak baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.
Haizeak bultzatutako kedar hondarrak ikusi ditu zeru herdoildu baten pean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 94. orr.
Lumak bezain arinak, kedar-izpiek gurinaren gaineko platera estaltzen zuten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Bekokitik etengabe kedar eta izerdi tantoak labaintzen zitzaizkion betaurrekoetara. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.
Diesel motorrek sortutako kedar partikulek dendrita zelulei kalte egiten diela frogatu baitute. Berria - Gaiak 2004-08-18
Bere artilezko jaka kedar-kolorea erabiltzen zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.
Zerumugan kedarrak ageri dira, nonahiko suteak direla eta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.
Kedar distiratsuak ageri ziren lurrun haien erdian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.
Hori bezain ona izango da ardo-kondarrekin egiten dena: lehortu eta labean erre ondoren kolarekin nahastu eta obran ematen bada, kedar-beltzaren leuntasuna emango dio kolorearikoloreari; eta zenbat eta hobea den erabiltzen den ardoa, orduan eta hobea izango da ateratzen den beltza, kedar-beltzaren pareko ez baizik eta indigoa imitatzeko gai ere izateraino. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.
Kedar-garbitzaile zikina! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 87. orr.