Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kautxu (orobat kautxo eta kautso g.er.) 1 iz

Segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua. Plastikoak, zuntz optikoak, kautxu sintetikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Begira zer prezio daukan kautxuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.

EMAC enpresan kautxua da lantzen. Kautxu gorrizko eskularruak sukalderako.  Herria   2002-09-12

Kautxozko piezak egiten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Kautxuzko hodiari estutu bat eman diot.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 53. orr.

Kautxuzko estalkiek ongi eutsi diote.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 139. orr.

Karkaila zuen ahotsa, kautxuzko mozorroak lakartua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mutilak ez zuela hezurrik ez artikulaziorik, edota kautxu puska elektrizatu bat zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

Bi langilerekin hasi zen, eta orai badira 90, Kautxu sailean ari.  Herria   2001-02-08

Atzera begira geratu zen, kautxu-lantegi alderantz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Amazoniako kautxu-zuhaitzik onena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Kautxo-ateratzailea zen, seringueiroa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.

Chico Mendes kautxu "zain-ateratzailea" nola hil zuten kontatzen zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kautxu lantegiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus