Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kaskatu, kaska(tu), kaskatzen (orobat kazkatu g.er.) 1 du ad jo; arraildu, hondatu.
"Gloria, laus..." dialogo hori bururatu eta apezak proosione kurutzea hartzen dako beretterrari eta zangoarekin hiruetan borta kaskatzen du. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.
Aztalak itzuli, eta emeki abiatu zen zubirantz, makila puntaz harriak kaskatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.
Aezkoan oraindik orain erdi kaskatuta zeuden bi behiburu atzeman zituztela. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 75. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Esmalte kaskatuzko irazki bat. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.
Kaskatu xamarrak, baina erakargarri, bikote erakargarria. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.