Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larrua gehienetan paper latza eta kartoi hutsa zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 153. orr.
Botoi eta pastillaz beteriko kartoi urreztatuzko kaxak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Ministerio-tipoko karpeta zen gainera: urdina, kartoi birziklatuzkoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.
Nik dozena bat liburu merke baino ez neukan, kartoi maiztuan koadernatuak. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 14. orr.
Kartoi bustia bezain bigunak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.
Zabor organikoena batetik, eta gaikako hondakinena bestetik (papera, kartoia eta paketeak). Berria - Euskal Herria 2004-08-13
575.000 kilo zabor eta 35.020 kilo paper eta kartoi. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Kartoi pastazkoak zirela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Puzzleak murtxikatu, eta kartoi-ahia lurrean ttuka barreiatzen nuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Lata, kartoi eta plastiko hondarrak ageri dira nonahi. «Bizia lo», 2003 - 98. orr.
Jack zaharrak txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz-tontor gorituaren gainean zabaldu zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.
Berriz ere kartoi puska hartu eta suari poliki-poliki haizea ematen hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.
Kartoi pusketa arrunt bat aurkitu nuen barruan, enbalajekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.
Oihala kartoi zati baten gainean hedatzea da euren asmakizuna. ohe ertzean jesarri da, kartoi orria eta lapitza eskutan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.
Han kartoin mutur bat ikusten dut, fizela baten puntan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
-Kartoi horren azpian -tematu zen azken hatsetan zena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.
[Auto] askok matrikula kartoi batean idatzia. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.
Kartoia hartu eta forma ematen dio, kartoi laua zena kartoizko kaxa bihurtzen du. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.
Senencito lurrean etzan zen kartoi batzuen gainean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 147. orr.
Lauzpabost kartoi luze hartu, lurrean jarri eta Mirariri haien gainean etzateko adierazi zion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 178. orr.
Hotz handirik ez nuen pasatzen, arkupeetako kartoi eta burusien artean ez baitzen txarto lo egiten, baina gosearena bestelako kontua zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 55. orr.
-Hor, ezkerrean, kartoi urdinetan dauden horiek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.
Azkenik neuk ere tira egin diot txirriari, ezpainekin kartoia estu-estu eginda. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.
Zapatetan kartoia jarria nuen zuloa tapatzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.
Edithek senarrari itzuli zion kartoi sorta. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.
Kartoi pare batez osatua balitz bezala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 66. orr.
· Jamesek mahai gainean jarrita zeuden bingo kartoien sorta hartu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.
Kalean bizi den gizasemea bere lo-kartoiak dotore biltzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.
Tiketa hartzen dut, kartoi luze bat, Euskal Herrian eta Frantzian ematen dituztenak baino luzeagoa da. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.
James bingotik oso gertu ibili zen behin bere kartoi batekin. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.
Zulatutako kartoiak erabiltzen zituen [ordenagailuan] datuak sartzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.
Zenbakiak esan ahala neskak bere kartoiak aztertzen zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.
Kartoi irabazlea hartu eta eskuan eutsi zion, oholtzako emakumeak zenbaki irabazleak irakurtzen zituen artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.
-Jokatu zure kartoiak -esan zuen Edithek. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.
Lehen zenbakia esan zutenean, bakeroen tipoa ordaindu ez zuen kartoi batean babarrun ale bat jartzen ikusi zuen Jamesek. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.
Frantzisko Goyakoak, 1778ko apirilaren 27an, Madrilgo Palazioan kartoi bat laga zuen, 2,60 metro luzekoa eta 3,11 zabalekoa, printzeen logelarako; egun Pradoko Museoan ikus daiteke "Itsu Kitarraduna" izenpean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.
Hilean behin etortzen naiz, eta sei kartoi erosten ditut, bidaia aprobetxatzeko. Berria - Harian 2006-02-11
Bazekien Dionisosek logelan beti izaten zuela Ducados kartoi bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 26. orr.
· Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 32. orr.
Legearen arabera, lagun bakoitzak lau tabako kartoi pasa ditzake Gipuzkoatik Lapurdira. Berria - Harian 2006-02-11
Txoferra hurbiltzen duk baforean erosi berri duen whisky kaxa edo tabako kartonak kamionaren kabinan altxatzera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.
Aldizkariak kartoizko kutxa beltzetan zeuden pilaturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.
Inguruan, kartoizko kaxak zeuden, paperez beteak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Egongelan zeuden kartoizko hiru kaxak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.
Kartoizko fitxa txiki horiek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.
Kartoizko maskara bat dirudi. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.
New Yorkeko alde hori kartoizko piramide luzanga arrosa eta zuria zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.
Kartoizkoak ez ziruditen gailetak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 115. orr.
Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.
Ordu arte kartoizko heroi miserablea izan banintzen, handik aurrera egiazko, lege oneko heroia izango nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.
Kartoizko bere mundu bat, bere burutazioetako geografiaren neurrira osatutakoa, alegia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.
Harri-kartoizko trikua. erdiz erdi zeharkatzen zuen aretoa mahai ilara batek; sendo-astunak ziren eta pasta-kartoizko grifozko apaindurak zituzten hanketan «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.
Plastikoz eta kartoi-harriz eta pinturaz egindako gaua zen Atlantic City-koa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.
Ez al zen hura dena kartoi-harri huts-hutsa izango? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 165. orr.
Negu edo uda, udazken edo udaberri, eliza gotiko ala kartoi-harri faltsu, zer axola dio, eguzkia bere orbita betiberdin azkengabean jira eta bira badabil? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.
Zure aurpegiak kartoiharrizko mozorro zuria dirudiela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.
Gargola mitologiko hura ez zelako harrizkoa, [...] kartoi-harrizkoa baizik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 186. orr.
Jolasean dabilen ume txikiaren antzera, kartoi kaxa huts baten barruan sartu du Koiotek burua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 18. orr.
Lurrean zeukan kartoi kaxaraino makurtu nintzen eta dolar bat utzi nion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.
Oharra diot, orri erdi inguruko kartoi mehe zuri bat erabili nuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.
60.000 lagunek urdin eta zilar koloreko kartoi meheak haizatu zituzten, itsaso itxura errealagoa egiteko. Berria - Kirola 2004-06-13
Lehortuta eta kartoi meheak estalita, halaxe dituzte denak. kartoi mehezko karpetatan behar bezala gordetako paper lodi marradunetan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 125. orr.
Bestalde, ikusten nuen haien lanak gaizki zahartu zirela; nolabait beren erakarmena hor zegoen arren, kartoi pastazkoak zirela, eta, gainera, ez zitzaizkidan horrenbesteraino ere gustatzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
kartoi harri (3); kartoi puska (9)
kartoizko kaxa (25); kartoizko kaxak (3); kartoizko kaxatan (3); kartoizko kaxatik (3); kartoizko kaxetan (3); kartoizko kutxa (24); kartoizko kutxak (3)