Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehun liberakoa ere kartera beretik atera eta biak luzatu zizkion Andreasi. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 20. orr.
Arretarik gabe, kartera sakelaratu zuen, baina dirua barnean sartu gabe, ondoan utzita. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 22. orr.
Sen hutsez, giltzatakoa eta kartera sarrerako mahaitxoaren gainean utzi nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.
Ordainduak nituen lau zerbezak, karterako billete bakartiaz baliatuz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Zigarro paketea, mukizapia eta diru-kartera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.
Jaka barruko patrikatik kartera atera, zabaldu kontu handiz, eta argazki batzuk eta karnetaz aparte, hutsik zegoela erakutsi zion. Karteran dudan egutegitxoari begira. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 37. orr.
Sanchezek poltsikoak arakatu zizkion; bertan kartera txiki bat topatu zuen, eta, barruan, nortasun agiria Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.
Trajez jantzita zetorren eta eskuan larruzko kartera bat zekarren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.
Kartera zabaldu eta paperak ateratzeko ahaleginean nengoela zerbitzaria etorri zitzaigun. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 205. orr.
Kartera baltz handi hartan sartu zituen eskuak paper miaka. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.
Lucyren maleta esku batean eta lanerako kartera bestean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 293. orr.
Gabardina beltza, traje gris iluna, larruzko kartera besapean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 168. orr.
· Aurten karteran ez zaizkio gaiak falta Idoia Zenarrutzabeitiari [...] eta Eusko Jaurlaritzak atal horietan lortu nahi dituen helburu orokorrei buruz mintzo da. Berria - Ekonomia 2006-02-16
Carod-Rovirak karterarik gabeko ministro kargua utzi du ofizialki. Berria - Mundua 2004-02-03
Saharaz hegoaldeko Afrikak nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxuen eta garapen-bideko herrialdeetako karterako inbertsioen parte guztiz txiki bat baino ez du hartzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.
Lehen unean, herrialde zordunen egoera ekonomikoaren gaineko uste ona sortu zen berriz ere, karterako inbertsioak hasi ziren egiten eta itzuli egin ziren erbestera joandako kapitalak Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.
Orain, atzoko adjudikazioekin eskari kartera 2.500 milioi euro ingurura handitu zaio. Berria - Ekonomia 2004-02-25
kartera atera (5); kartera hartu (3); larruzko kartera (6)
karteran sartu (4)
karteratik atera (3)