Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdi lotarik iduritu zitzaidan sagu bat ari zela zerbeiten karruxkatzen eta pentsatu nuen etxeko gatuak sobera bazkatzen genituela. Herria 2005-01-20
Elur dezenterik egiten bazuen, inguruko behorrek nola urratzen zituzten pilak, goseak amorratzen zotzik meheen guziak karruzkatuz. Ez du gostu txarra, halako hur eta mahats pikor idor eta porroska idor gaxi batzuekin karruskatzeko, aperitifetan bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.
Euskal Herri huntan ere larrepoteak ari zaizkigu lan tzarra obratzen: euskara ari dute egunoroz karruxkatzen. Herria 2004-11-04
Nathani tximistak zulo bat egin zion buruan zeukan baseball txapelean, bular aldeko ilea karruskatu eta oinetakoak oinetatik kendu zizkion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 58. orr.