Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bezperan karramarro bat harrapatu eta etxera eraman nuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.
-Karramarro biziak ez zenituzkete jango, noski. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.
Bi hortzetako sardexka bederaren laguntzarekin karramarro eta otarrainak beren zuloetarik aterarazi beharrez ari. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.
Otarre bat karramarro eta arrainez bete eta aldapan gora abiatu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.
Bi tona karramarro, Rotterdamgo portuan aspaldi egon behar zutenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.
Ohe-mahaira joan eta, karramarro bat salabardotik bezala, telefonoa jaso du argazki, Ama Birjinen irudi, kolonia-ontzi eta zurezko panpinen artetik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.
Azpikoz gora erori den karramarro baten hankak balira bezala. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.
Ur irakinetan jarritako karramarro bat bezala sentitzen zara. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.
Karramarroak bezala, atzeraka. Berria - Kirola 2004-09-02
Karramarroa bezain gorri nengoen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 237. orr.
Karramarro-itxurako gizon xahar bat, bere bekain sarrien artetik begira zegokion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.
Zeharka ibiltzen ziren, karramarro hankekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.
Orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.
Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko, karramarro bilketa egiten genuen hango harriagan. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 38. orr.
Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.
Ferra-karramarroaren ikusmen-zelula bakoitza bere nerbio-zuntzari konektaturik baitago beti. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.
Roberto Goaza komisario-buruak ez zuen bere karramarro platera ukitu ere egin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.
-Horregatik hartu dut etxe hau, egunero karramarroak jateko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 150. orr.
Ni, behintzat, beldurrak airean nago, Berlusconi bezalako karramarro bat ere, eredugarria balitz bezala saltzen diguten garaiotan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 83. orr.
Cancer konstelazioan dago (Karramarroa ere deitzen da zenbaitetan), eta arratsean zehar ekialdetik mendebaldera higituko da. Berria - Gaiak 2006-02-02
Rufino ez eben urteek menperatu, "karramarro" madarikatuak baino. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 38. orr.
-Karramarrotan nenbilen -esan zion mutilari amorruz, eskuan zeraman karramarroz betetako sarea astinduz-. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.
Eta gogoratu zuen karramarrotan zebilen egun hura, Fionn eta Mael lehorreratzen ikusi zituenekoa. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 94. orr.
Kratesen aburuz, gizona ez zen inondik inora barakuilu bat ez karramarro ermitau bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Harenak egin du: aste batzuk baino ez zaizkio geratzen bizirik, oskolik gabeko karramarro ermitau horietakoa irudi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.