Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
karolingio (orobat karolinjio) izond/iz Karlomagno enperadoreari edo haren dinastiari dagokiona; haren aldeko pertsona.
Monarkia merovingioa ahultzean, eta karolingioa indartzean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.
Bisigodoen oinordekoak mendebaldetik, Iberiako Penintsulan sartu berriak diren arabiar-afrikarrak hegoaldetik eta Inperio Karolingioa ipar ekialdetik bertakoen erresistentzia higatzen saiatzen ari dira. Berria - Kultura 2004-12-30
Karolingioen leinua ez zen "Jainkoaren graziaz" errege izateko egokia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.
Karolinjioen Inperioaren eta Wessex-eko erresumaren itsas mugetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.