Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karkaxa bota zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.
Eztul egin zuen gero eta makurtu behar izan zuen, eztulaldiak erasana, karkaxa botatzeko, karkaxa beltz lodia lurraren gainera botatzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.
Aitak musuzapia atera zuen patrikatik eta karkaxa bota zuen bertan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 139. orr.
Barre-karkara garratza atera zitzaion, eztul-saioa egin zuen berriro, karkaxa bota zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 303. orr.
Elizan karkaisarik ez botatzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.
Gizonak eztarritik gora igo berri zitzaion karkasa ahoan oratu, eta tu egin zuen lurrera piparen beste aldeko ezpain artetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Karkaxa bildu eta jaurti egin nuen, marranta kentze aldera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Gero tu egin du, berak bakarrik dakien moduan: karkaxa lodi bat boteaz, ozen eta urruti. «Bizia lo», 2003 - 60. orr.
Goizean, karkaxak libratu ondoren, egunkaria ikustea izaten zuen lehendabiziko lana. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 432. orr.
Zaharrenak eztarriko karkaxa garbitu eta pintura zuriaren potea laga du lurrean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.
Zera bat etortzen zait etengabe eztarrira, karkaixa edo... Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.
Karkaxaz jositako zoruari zeharka begiratu, eta kopetilun esan zuen:[...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.
Bazter guztiak zaborrez, karkaxez, zikinkeriaz eta krakaz ondo osatuta aurkitzea izaten da normalena ziega batera iristen zarenean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 159. orr.
Agurearen emaztearenak ziren, bada, ia gauero entzuten nituen zoro kateatu batenak bezalako oihuak eta karkaixa-hotsak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 146. orr.
Gainera, zerri halakoak lantzean behin karkax-hotsa atera eta segituan txua botatzen du lurrera. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 157. orr.
karkaxa bat bota (3); karkaxa bota (6); karkaxa bota zuen (4); karkaxa botatzen (5); karkaxa botatzen bazuen (3); karkaxa lodi (3)