Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

karkara (128 agerraldi, 34 liburu eta 8 artikulutan) 1 iz algara. ik karkaila.

Barre algaraka eraso dio Dylanek, eutsi ezin izaten den karkara ero horrekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

Potzoloren karkarak belarriak mindu zizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 276. orr.

Karkara erlatsa?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beinatek solasa mozkor-karkara gordinez troxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 311. orr.

Museozainaren irri-karkara entzun nuen nire gibelean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

Danelen irri-karkarak entzun ditut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.

3 karaka.

Argi nagusiaren etorrera iragarriz, ontzian bertan oilarraren karkara aditu zen, zorrotz eta gorri, goiza odoletan zetorrela edo halako ezbeharren bat iragarri guran legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 255. orr.

Indioiloak karkara egiten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Oilaloken karkarak eta algarak atzean utzi nituen, atea itxita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

Haren antzara-karkaran bazen zerbait espetxearen santutasuna eta sendotasuna ezeztatzen zituena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

4 karkaraz

Eztula eragin zion barreak, baina hala ere karkaraz jarraitu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 229. orr.

5 barre-karkara

Barre-karkara luze azantzatsu bat izan zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 35. orr.

Barre-karkara garratza atera zitzaion, eztul-saioa egin zuen berriro, karkaxa bota zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

Beste zerbaitera? -Alexek barre-karkara egin zuen-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 81. orr.

Barre karkara bat egin zuen, eta basoa gora altxatu, topa egiteko.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.

Ez dut sekula ahaztuko -hasi zen Einstein, barre karkara ozena eginez- behin bota zidana.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.

Eñautek kutxari begiratu eta barre egiten zuen, barre-karkara ozen eta mardulez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Trelawney andereñoa kolpean jiratu zen, Harryri barre-karkara batek ihes egin baitzion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

Hizketan jarraitu nuen nik, hortzen krakatekoak Herioren barre-karkarak eragina zelakoan-: […].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.

Barre-karkaraz hasi zen Mirari.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre karkara (43); barre karkara bat (21); barre karkara egin (9); irri karkara (6); karkara egin zuen (9)

barre karkarak (3); irri karkarak (7)

irri karkaraz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus