Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1.500 pintzeleko kargamentua. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 57. orr.
Egunaz portuan lan egiten dute, bizkarketan, kargamentuak ontzietara sartuz, ontziak deskargatuz. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 62. orr.
Halako kargamentua franko zaila duk kamionaren kajeran berdin samar uzten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.
Kargamentuaren kalitateak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.
Baina iritsitako belarra agortua dagoela-eta, EAEko administrazioek hitzartu berri dute bigarren kargamendu bat ekartzea atzerritik. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Balio handiko kargamentua, e? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.
Legamia zela hura, okerreko kargamendua bidali zigutela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.
Kapitainak, ontzian zenbat pertsona zeuden eta zenbateko kargamentua igo zuten ikusi zuenean, ez zuen itsasoratu nahi izan. Berria - Mundua 2006-04-01
Oso kalitate handikoa zela sotoko kotoi-kargamentua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.
Bazaukanat pizarra kargamentu bat eta... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 94. orr.
Maleta astuna balitzaio bezala, katalogo komertzialen ordez harri edo berun kargamendu bat balerama bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.
Legez kanpoko etxaldeetatik ateratako soja kargamentuak biltegietaraino jarraitu ditugu. Berria - Gaiak 2006-04-09
Hamaika aurpegi zeuden zahar-usaineko bizkar haietan, guztiak ere gora begira, meloi-kargamentuen antzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.
Baztertutako izaki kargamentu bat ginen: mozkorrak, inkonpetenteak, ahulak, eroskak, [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.
Kargamentu itzela harrapatu eta etxean giltzapetu naiz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.