Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arima edo esentzia (karaktere, etc.) espainolaz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.
Espainolaren karakterea -hots, arima- beti heroiko handizua da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.
Herri-arima eta karaktere espainolaren agerketa autentikoena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 36. orr.
Nortasun edo karaktere unitario baten manifestaziotzat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.
Karakterea, hizkuntza, kultura, historia, herrien gauzak dira; arrazak ez dauka zerikusirik historiarekin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 220. orr.
Nola Kant zaharrak bereizten zituen jitea eta karakterea: lehena organismoaren egoera orokorrari lotua dagoen eraketa iraunkorra, hots naturak gutaz egin duena, bigarrena jendeak bere buruaz egiten duena, borondatez eta libertatean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 14. orr.
Aurreiritziek karakter edo izaera nazionalei buruzkoan izaten dute indarra. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.
Historia naturala eta Gramatika orokorra elkarren artean kontrajartzen direla karaktere naturalen teoria bat eta konbentziozko zeinuen teoria bat kontrajartzen diren legez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.
Izaki batean beha daitezkeen eta bere genotipoak eta inguruneak baldintzatutako karaktere-multzoa da fenotipoa. Berria - Gaiak 2004-07-25
Ordezko teoria bat, esperimentu-oinarririk gabea eta karaktere bereganatuen ondoretasunean oinarritua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.
Karaktere horiek gobernatzen zituzten geneak, beraz, X kromosoman kokaturik zeuden. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Karaktere "azpirakorra" zen hura, beraz, sexuarekin lotua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Karaktere geniko berri bat gehitzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Ikerturiko karaktere guztiak ondoretasunezkoak zirela, hala adimenari zegozkion gaitasunak nola alderdi fisikoari zegozkionak, hala talentua nola buru-eskastasuna, zoramena eta are txirotasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.
Baina "begi zuri" karakterea oso modu berezian pasatzen zen ondorengoetara. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Karaktereen belaunaldiz belaunaldiko jokaera arakatzeak bidea ematen zuen geneak atzeman eta kromosoma-mapa batean kokatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.
Karaktere batzuen aldea duten organismoen arteko gurutzaketaz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Nola hautetsi, ordea, hain karaktere konplexuak, guztiz ezezagun zaizkigun sistema poligenikoek gobernatuak? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.
Alde batera utzirik karaktere sinple, bereizte mendeliarrezkoak gobernatzen dituzten eragileak, zer gene jo absolutuan hoberentzat? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.
"Inperio Ertain" egipziakoan, adibidez, hizkuntza eta idazkerak egiptoera klasikoa eta karaktere hieroglifikoak izan behar zuten nahitaez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.
Ordurako Japonian onartuta zeuden txinatar karaktereen aukeraketa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.
Karaktere kuneiformeen kopurua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
Gaztelaniaz baina karaktere grekoz idatzia. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 14. orr.
Karaktere gotikoz idatzitako poesiak, niretzat ulergaitzak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 177. orr.
Tom Waitsek 5.700 karaktere dituzten idazmakina txinatarrak aipatzen zituen elkarrizketan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 169. orr.
Gutenbergek [...] karaktere higikorretako inprenta asmatu zuenetik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.
Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.
-Ohi denez, pasa-hitzak zortzi karaktere izan beharko zituen gehienez, eta lau gutienez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
1.518 karaktereko albiste laburra idatzita neukan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.
Orobat, ohiko sumarioak idatzirik nituen, baita lehen orrialdeko laburpena –1.240 karaktere-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez ere bertze 1.485 karaktere gehiago idatziak nituen, xehetasunak telefonoz jasota suhiltzaileei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2.734. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Berehalako esperientziari modu ez sistematikoan eskainitako karaktere-multzoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 130. orr.
Haren ondoan, denboraren emanak higaturiko irudi bat suma zitekeen beltz zuriaren gainean azaltzen zen karaktere-baso baten artetik: ama eta biok ginen, lehen planoan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 38. orr.
Ordenagailuko karaktere-multzo bat besterik ez. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 77. orr.
Proposizio-egitura bera, baina enuntziatu-karaktere arras ezberdinak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 95. orr.
karaktere moralaren (3); karaktere moralaren balioa (3); karaktere sinikoen (3)