Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bloke bakoitza berriz, Blockältester batek zuzentzen zuen, zenbait zaindari eta Kapo-k (Kamerad Polizei) lagunduta. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 13. orr.
Nazien suntsipen barrutietan ere kapoak deitutakoak zeuden, preso sozial alemaniarrak gehienak, haien makilkadapean lan egin behar izaten zuten prisioneroek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 74. orr.
Erroman nazien herio-zelaiez egiten den filman izan zitezke "kapo" egokia. Herria 2003-07-10
Handik laster "kapo" eta "stubédient" zonbait oldarrean sartzen dira eta hilketa hori geldiarazten dute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 135. orr.
Uste dut gure "kapo-ak, paper hori ikusi-eta, behin-betiko pasaportea emanen dauzula. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.
Bi lagunek arazoak izango dituzte beraien herriko mafiako kapo batekin; euren lagunek diru dezente zor diote kapoari. Berria - Kultura 2004-08-25
Gangster filmetako kapo gisara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 186. orr.
Hogei pilula flipagarri omen zeuzkan gameluño baten atxiloketari capo arriskutsu batenaren tratamendua eman behar izan nion, hondarrean, lana burututzat jotzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 249. orr.