Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kapitular 1 izond kapituluari dagokiona. ik kapitulu 6.

Batzuetan meza kantatzen zuen, beste batzuetan hitz egiten zien anaia kapitularrei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

2 letraz mintzatuz, kapitulu bat hasten duena, kapitulu letra.

'V' letra kapitularrez hasi du troskista zahar eta aberats berriaren izena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 109. orr.

• 3 iz karolingiar errege batek emaniko lege edo ordenantza.

Karlomagnoren 802. urteko kapitularrak, justizi ofizialek izan behar dituzten tasunak zehazten dizkie apezpiku eta abadeei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.

Luis Errukitsuaren kapitularrak aukera ematen du makilaz edo armez borrokatzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.

Karlos Burusoilak, espainiar haien alde emandako kapitular batean, haiek ere beste frankoak bezala trata zitzaten agintzen zuen, eta haiei zentsua eskatzea debekatzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

864. urteko kapitular batek dio espreski ohitura zaharra zela gizon libreek soldadutza egitea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

De Villis kapitularraren bidez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

Usadio hori ezarrita ageri da Markulforen formuletan, barbaroen legeen kodeetan [...] lehen dinastiako erregeen dekretuetan, nondik atera baitziren bigarren dinastian egin ziren kapitularrak. Lege partikular bat lege orokor bihurtu zuen, erromatar zuzenbidea mundu osoan zehar desegin nahi izan balu bezala.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urteko kapitularrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus