Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filmaren emultsioak ez baitu xurgatzen hara iristen den argiaren kantitate txiki bat baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Substantzia horietariko asko toxikoak baitira kantitate txikietan ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.
Oso kantitate txikian bada ere, giza organismoak eta gainerako ornodunenak iodoa behar-beharrezko dutela. Berria - Gaiak 2004-12-23
Prestige untziaren hondoratzeak eragindako marea beltza kantitate handian heldu da Donibane Lohizune, Ziburu, Zokoa edo Getariako ondartzetara. Herria 2003-02-13
Whisky botila bat hautatu, eta jelarik gabeko baso zabal batean kantitate oparo bat isuri du. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 177. orr.
Azkenean, egin nuen tratua, prezio onean, kantitate itxuroso bat erostekotan; hala, Adelak bazukeen denboraldi baterako droga. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.
Zenbakiaren estatutua irauliz, kantitate bihurtu zen 0, besteak bezalako kantitatea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.
Kantitate negatiboetan zegoen, hara, auziaren muina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.
Al Karaji, kantitate irrazionalak zenbakitzat hartu zituen lehena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.
Viètek, berriz, nonahi sartu zituen letrak, bai kantitate ezezagunak eta bai kantitate ezagunak irudikatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.
Eragiketa bihurtu zen deribazioa, mota berri bateko eragiketa, zenbakiekin ez, baizik kurbei lotutatuko kantitate aldakorrekin aritzen zena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.
Eragiketa bitxia, gero, kantitate finitu batzuen kopuru finitu bat ez, baizik eta elementu ezin txikiagoen "kopuru infinitu" bat gehitzen duen gehikuntza hori! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.
Hizkuntza bateko bokalen artean modu bakarreko indar aurkakotasuna erabil daiteke: kantitate aldeak esanahia bereizteko funtzioa badu, ez du funtzio hori izango bokal azentudun eta azentu gabeen arteko desberdintasunak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.
Bi kontsonantez hasten den edozein silabak ere kantitate luzea izango du. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.
Lehenengo zenbakia, hori bai; baina besteren arteko kantitate-mota bat, finean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.
Jakintsu izatea, izan ere, ez baita kantitate kontua, kalitate kontua baizik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 126. orr.
Gari-kantitate gehiago ekoiztera behartzen dute nekazaria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.
Hornigai, bizigai eta garagardo-kantitate handiak aurkitu ziren, bidelapurrek etxola eta aletegi eta haitzulo abandonatuetan ezkutaturikoak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.
Aitzurlari batek eta zuk janari kantitate berbera behar baduzue ere, aitzurlariaren gosea ez da zure gosea bezalakoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 259. orr.
Diru-kantitate handia eskuratu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.
Ur eta lur kantitate handiak behar ditu laborantza mota horrek. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Arrainek, ordea, ur kantitate handiak prozesatu behar dituzte biziari eusteko adina oxigeno hartzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.
Gas kantitate baten bolumena murrizten denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Ikusi zen mineral kantitate nabarmen handiagoa dutela kirolariek adin bereko pertsona arruntek baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.
Energia kantitate bera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Argazki txukun bat egiteko, hainbesteko argi kantitate bat behar da, filmaren sentikortasuna (edo lastertasuna) zenbatekoa den. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.
Izan daitekeen erradiazio kantitate txikiena da kuantua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
Poliki-poliki, aukera izan zen organismo konplexuek dauzkaten ADN kantitate eskergak maneatzea, zenbait gene atzematea, haiek bakartzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.
gas kantitate (3); kantitate bat (4); kantitate baten (3); kantitate bera (3); kantitate ezagunak (3); kantitate gisa (3); kantitate handia (5); kantitate handiak (7); kantitate handiena (3); kantitate kontua (3); kantitate txiki bat (4); kantitate txikian (4); kantitate txikitan (4); ur kantitate (5); zilar kantitate (3)
argi kantitatea (3); baliabideen kantitatea (3); kalitatea eta kantitatea (3); kantitatea eta kalitatea (4); oxigeno kantitatea (3)