Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kanpolarrosa izond kanpoko gauzen zale dena. ik kanpoeder.
Euskaldun natural samar bat ez litzatekeela sekula euskararen goraipamenetan nekatuko; kanpolarrosak izan direla beti gure barruko loriak eta mirariak kantatu dituztenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 129. orr.
· Filotti etxekoak sasisantu kanpolarrosa mordo bat baino ez dira denak, Judas baino zuriagoak -oihu egin zuen mutilak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.