Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haietatik gailen, dorreak, kanpandorreak, minareteak, hirurehun elizaren kupulak nabari ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.
Elizako kanpandorreari kanpai bat falta ziolako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.
Baionako katedraleko kanpandorre bikoitza. Txillardegi «Putzu», 1999 - 298. orr.
Katedralaren kanpandorre garaia, gurutze urreztatua ñir-ñir eguzkipean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.
Ezkerretara, han, Rouen, teilatu urdinezko hiri zabala, kanpandorre gotikoen aldra puntazorrotzaren azpian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 305. orr.
Kanpaidorre edo teilatu baten gainean habia bakarra badago. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Hiru aldiz jo du Montlhéryngo elizako kanpandorreko ezkilak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.
Orduantxe jo du ordua kanpandorreko erloju zaratatsuak: ordu biak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 16. orr.
Kanpandorreko harrizko eskaileretan gora. Kanpandorreko tximistorratzaren gainean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.
Kanpandorreko gurutzean paratzen ziren belatzak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.
Kanpandorreko leihora tiro eginez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 101. orr.
Maguggiaren semea sei egunez eduki zuen ezkutaturik kanpandorreko kanpaitegian. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 227. orr.
Kanpandorrea dantzan hastea nahikoa, ni zurekin pentsatzen jartzeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.
· Nerbioi eta Abra inguruko kanpandorreak eta karilioiak joka hasi ziren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 13. orr.