Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argizarizko kandela handia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 138. orr.
Elizakoak bezalako kandela lodi urdinekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Kandela baten argiari begiratuz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.
Atean bertan gelditu zen orduan ere, garra dardarka zuen kandela bat eskuan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.
Aitak kandela bat piztu zuen, eta su-mihia dardarka hasi zen, argi egin beharraren izuz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Bulegoan kandela bat piztu eta beren aurretik joan zen gizona eskaileretan gora. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.
Bi kandela zeuden piztuta gau-mahaian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.
Mutilak kandelari putz egin zion eta atea itxi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.
Argimutil bateko kandela isiotuek aurpegia berotzen zioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Kandela ia bukatuaren argi dardaratiari begira geunden. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.
Kandela iraungita zegoen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 183. orr.
Bi kandela jarri behar izaten zirela hilotzaren burualdean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 13. orr.
Nire tximiniako eta lanparako kandela guztiak piztuta neuzkan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.
Kandela baten argitan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.
Mesanotxean utzitako kandela botiladun hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 144. orr.
Kandela bedeinkatu batekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.
Sukalde beltz, kandela baten garrak ozta-ozta argituan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.
Kandela-mutur gutxi batzuen argi ahula. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.
Kandela-metxa bezala itzali ziren eta galdu. Elizen arteko biblia Is 43,17
Kandela-kondoa mesanotxean utzi zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.
Sortzailea buztinarekin nola, halaxe ari zen Kurt kandela-malkoaz jolasean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 196. orr.
Hala ere, itzaltzeko une horretan bertan argi hori piztu egiten da azken aldiz, kandela-suaren antzera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Ni ikusteko kandela besoa jasota zeukanez [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 406. orr.
On Camillok brontzezko kandela-makila lodi bat hartu zuen eta, borra baten modura heldurik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Berak ekarri dizkigu lore horiek guztiak eta bi kandela-ontzi horiek kaperatik hartuta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 23. orr.
Kandela-pila zegoen airean zintzilika lau mahai luze eta jendetsuren gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.
Kandela-fabrika bat sortu du eta kandelak egiten dakiten maisuak ekarri ditu Londresetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.
Kandelario, Kandela-eguna, Kandela-bedeinkatu-eguna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.
Haurra jaiotzean, izei-kandela piztu, eta erditu duen amaren ohe-jiran hiru itzuli eman, ama eta haurra, biak hala biak sendatzeko eta sendotzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.
Haize-kolpe batek kandela-argia dardararazi eta itzali egin baitu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.
Pausoak gero eta hurrago, kandela argiaren garrak dantzan. Kandela-argi elektrikoz argituriko gela goxo batean afaldu zuten mutil gazteek. polita litzatekeela kandela-argitan afaltzea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.
Carmichael jauna liburua irakurtzen ari zen kandelargitan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.
Eta kandela-argi leunean entzuten dut, dendako bazter batean, ostiral gaua dela eta horko hori apaiza, rabbia dela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.
Kandelario, Kandela-eguna, Kandela-bedeinkatu-eguna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.
kandela argi (4); kandela argitan (6); kandela bat eskuan (4); kandela bat itzali (3); kandela bat pizten (3); kandela bat piztu (11); kandela baten argia (3); kandela baten argitan (6); kandela bedeinkatu (3); kandela eskuan (4); kandela gorri (5); kandela hartu (4); kandela itzali (8); kandela itzaltzen (3); kandela jarri (3); kandela lodi (3); kandela luze (3); kandela makila (8); kandela metxa (3); kandela mutur (4); kandela piztu (17); kandela piztua (4); kandela piztuak (6); kandela pizturik (3); kandela piztuta (3); kandela txiki (4); kandela urdin (3)
izotz kandelak (3); kandelak piztu (8); kandelak piztuta (6)
kandelaren argi (5); kandelaren argia (4); kandelaren argiak (5); kandelaren argitan (14); kandelaren garra (3); kandelaren garrak (3)
kandelen argi (3); kandelen argia (4); kandelen argipean (4); kandelen argitan (7)