Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kamioizain (orobat kamioi zain eta kamiunzain) iz kamioi-gidaria, kamioilaria.
Kamioizainak ez daki nora joan behar dugun, nik ere ez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 146. orr.
Guardiano deitzen den etxean, Ibañetatik jaustean, kamioi zainek deklaratzen zituzten Iruñetik karreatu gauzak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.
Kamiunzainak ere kexu, irabazi apalegiak dituztela eta nagusiak ez direla hitzekoak. Herria 2002-11-28
Kamiuna ixkuli da urruntxago eta kamiunzaina, 46 urteko gizon bat, Antonio Da Silba, kolpez hil da han berean. Herria 2003-03-10