Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kamio iz errepidea.

Postilioi bihurtuta, lehenengo mandoan edo zaldian igota joaten nintzen, gainerako guztiei bidea erakutsiz; behar-beharrezko gauza, orduko kamioak ez baitziren oraingoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Autobidetik atera eta kamio arrunta hartu ahal izango zuela orduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Gure etxetik kamioa Arruako estazio aldean ikusten da, ta ematen zuan su artu zuala, gau batean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 19. orr.

Banoa Baranda izeneko herriskatik Renedo aldera, eta kamio bazterrean zikloturisten errosarioa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

Kamio bazterrean itxarongo zioagu eta kargadorea buruan hustuko zioagu.     «Bizia lo», 2003 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus