Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Klubetan lan egiten dugun kamareroak oso berandu oheratzen gaituk. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.
Keinu egin zion kamareroari hurbiltzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 230. orr.
Kamareroak garagardoak gure aurrean utzi eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 56. orr.
Hemengo kamarero batek, propinekin bakarrik, egundoko dirutza irabaz lezake gau bakarrean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.
Kamareroa mahaiak prestatzen ari dela larunbata delako, afariak izango dituztelako. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.
Barra txikian zegoen kamareroa ere atera da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 239. orr.
Hurbildu eta postre-zerrenda irakurri die kamareroak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 130. orr.
Kamarero putakume hauek gero eta gogaikarriagoak dira, pentsatu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.
Eta bazkaltzeko garaian, berriz, gu kamarero. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 119. orr.
Kamareroa hurbildu zitzaidan eta lagundu egin ninduen berinaki poxiak biltzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Norbaitek esan zuen bezala, putek eta kamareroek kalean egunargiz diosal egiten dizutenean, garaia da hiriz aldatzeko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 10. orr.
Hoteleko kafetegian aritzen zen kamarero lanetan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.
Los Angelesko greziar egunkariak haren argazki bat publikatu zuen kamarero jantzian. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.