Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kalpar (orobat galpar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kalpar agertzen da) 1 iz adatsa; ile multzoa.

Kapela kendu eta kalparra igurtzi zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 252. orr.

Joan komunera, kendu makarrak, hustu maskuria, garbitu muturra, orraztu kalparra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Inork buru atzean begiratuko balio, orbaina aurkituko luke kalparraren azpian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Burua makurtu eta bi hatz errukiorrez haztatu zuen kalparreko ile urria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Kalpar lehoi-kolorea zeraman, luze-luzea, kizkurtua garondo aldean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.

Haren muturrezur lakatza, haren kalpar luze zarpaila.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Asto zahar bat ematen duk hire hortz handiekin eta kalpar zuri horrekin!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Ikusgarria izan zen mendian gora kalparra zuri-zuri zuten txirrindularien argazkiak ikustea.  Berria - Kirola   2004-05-07

Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Bere horretan, berriz, Frank Zapparen kalpar frisatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

Buru luzea, zepilluaren moduko kalpar sarri tente gorriarekikoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Tropak [...] asaldatzen zituzten, euren galpar beldurgarriak noranahi astinduz, eta zaldunek ezin zuten orroek iztuturiko zaldirik lasaitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Eskola-ume hankaluze bat zen Viky, kalpar hori motzaren erdian erretena zuena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 149. orr.

Ur oxigenatua eman zuen kalparrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 233. orr.

Higuinik ez zidala ematen erakusteko, musu ematen nion, eta horrelakoetan ere kalparretik heldu eta aldendu egiten ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

2 pl

Bizar hazia zeukan, kalpar nahasi eta zikinak, arropa narrasak, usaina halamoduzkoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 198. orr.

Esku hotz batek kalpar luzeak baztertu zizkidan aurpegi paretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Beti ere ispilua lagun, eskuz apaldu nituen neure kalpar urri harrotuak, zapal-zapal utzi arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Isats leunak, txirikorda askatuak, kalpar kizkurrak, hiru mailako mototsak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Buru gaineko kalpar latzak gogotik ferekatu nizkion, amultsutasuna mozorrozteko xedea zuen zakartasun gehiegizkoaz  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabaina, behin diziplina batera sartuz gero, eta jerarkian behetik gora hasi, utzi litezke kalpar-bizarrak luze.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

4 ((hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Neskak -pistola bat gerrikotik dilindan daraman kalpar-motzak- begi-bistako gogo txarrez hartu du manatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Eta ez-dakit-zer esan nion uluka gazte kalpar-horail izerditu hari.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

5 irud

Itsas uhinen kalpar apartsua Baleamendi deitzen duten harkaitz tzarraren kontra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Artilezko galpar eskegiek bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

6 ile kalpar

Esku batean koati baten izterrezurra ezarri zion; bestean, ile kalpar luze bat, andrazko batena zirudiena.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 111. orr.

Ezkerreko es. kua zabaldu orduan, eta ile kalparra erortzen utzi zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalpar latz (8); kalpar luze (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus