Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbakiei buruzko kalkulua kalkulu aljebraikora hedatzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.
Kalkulu matematikoak eta metodo geometrikoak erabiliz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.
Garuna baino hobea da konputagailu elektronikoa kalkulu aritmetiko bizkorrak egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.
Kalkulu astronomiko ororen doitasuna sinu-taularen zehaztasunean datza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.
Kalkulu astrologikoek adierazitako data baino egun batzuk geroago. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.
Harrezkero, kalkulu hutsezko zientziatzat tratatuko zuten geometria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.
Probabilitateen kalkulua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.
Jiuzhang Suanshuren txinatar tratatu handia [...], gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.
Nehora abiatu aitzin, karkulak egin behar ditugu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.
Haren kalkuluak guztiz zuzenak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.
%0,5eko errorea gure aroa baino 2.000 urte lehenago egindako kalkulu batean! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.
Astrolaboarekin eginak ditut kalkuloak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 95. orr.
Gaur egun ze adin zukeen egin nuen kalkulua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Kalkulu eta esperimentu asko eta asko egin ondoren. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Irteerako gailu bat, kalkuluen emaitzak agertzen dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.
Eta buruz egin duzu kalkulua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Karkula frango ontsa eginik apailatu behar… Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.
Arreta guztia joko horretan jartzera ohitu zen, buru ernez eta kalkulu hotzez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.
Norberaren interes zuhurraren kalkulu hotzak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.
Kalkulu erratua egin zuten nirekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.
Armategia ez egoteak kalkulu politikoa aldatzen du; daukazun erantzuna aldatzen du. Berria - Mundua 2004-02-04
Ez noski zuhurtziagatik, edo kalkulu baten arabera, baizik eta haien nahitaezko hustasunagatik; hitz hutsek, buruko mina emateaz gain, enbarazu besterik egiten ez dutelako, eta jendea uxatu. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 122. orr.
Kalkuloak huts egin dio. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.
Kalkulu-makina guztiz txikiak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Pitagorasek ezarri zituen bikoititasunari dagozkion kalkulu-arauak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
Azken datua kalkulu-erregelan suzko zifraz idatzirik begitandu zitzaidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.
INEMek gaur egun darabilen kalkulu sistemaren arabera. Berria - Ekonomia 2006-01-04
Kalkulu zentroetan ikasitakoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Kalkulu-okerrez beteriko paper pila handiz estalia zegoen nire mahaia. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 79. orr.
Kalkulu-akatsak argudiatu zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.
Matrize kalkulua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.
Konbinazio-kalkuluan bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.
Zalantza dago, ostera, lekuko horien denbora-kalkuluek ez ote duten huts egiten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 193. orr.
Irabazi-kostu kalkulua eginik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.
Zehaztasun matematikoaren ordez probabilitate-kalkulua sartu behar da aritmetika politikoan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Barne-kalkulu politiko hotzak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.
Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala). «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.
Eudoxo Knidekoa, exauzioaren metodoa -kalkulu integralaren aurrekoa- sortu zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.
Kalkulu diferentzialaren eta kalkulu integralaren aitzindaria izan zen, Leibniz eta Newton baino urte batzuk lehenago. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.
Kalkulu diferentzialean, Euler-en metodoa, ekuazio diferentzialei dagokiona. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.
kalkulu azkar (3); kalkulu bat egin (3); kalkulu batzuk egin (3); kalkulu diferentziala (6); kalkulu integralaren (6); kalkulu kontua (3); kalkulu politiko (4)
kalkulua egin (6); kalkulua egiteko (3); probabilitateen kalkulua (3)
kalkuluak ateratzea (3); kalkuluak egin (14); kalkuluak egitea (3); kalkuluak egiteko (11); kalkuluak egiten (17)
adituen kalkuluen arabera (4); egin dituen kalkuluen (4); egin dituzten kalkuluen (5); egindako kalkuluen (10); egindako kalkuluen arabera (9); eginiko kalkuluen (5); eginiko kalkuluen arabera (5); gure kalkuluen arabera (4); haren kalkuluen arabera (4); kalkuluen arabera (88); kalkuluen orria (4); nire kalkuluen arabera (7)
karkulak egin (5); karkulak eginik (6)
karkulan ari (9); karkulan ari dira (4)