Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
V. mendeko indiar kalkulatzaileek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.
Ez dira, ez esklaboak, eta ez estatuaren funtzionarioak, babiloniar edo egiptoar matematikari-kalkulatzaileak bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.
Lehenengoak kalkulatzaile profesionalen bazkunekoak ziren, eta beren pribilegioak defendatzen zituzten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.
Filmeko emakume hotz kalkulatzaile haiekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.
Oso bestelako jokamoldea izan zuen Mentxovek, hotza eta isila baita, kalkulatzailea bere zuzendarien antzera. Berria - Kirola 2004-04-09
Neure buruarekin nengoen haserre, kalkulatzaile baten jokabide gupidagabea izan nuelako ikasketen gaiarekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.
Negozioak bezain hotza, merkatua bezain kalkulatzailea iruditu zitzaion. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.
Pentsamolde kalkulatzailea erabat nagusitu da gure aroaz; meditazioak alde egin digu Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.