Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

juzgatu, juzga, juzgatzen (orobat juzkatu; Euskaltzaindiaren Hiztegian juzgatu agertzen da, eta epaitu hobesten da) 1 du ad epaitu, iritzia eratu, pentsatu.

-Ez juzgatu inor, Diego, ez juzgatu -ohartarazi zidan eskuineko eskuko hatz erakuslearekin keinu bat eginez.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 83. orr.

Zentzumenek ematen dizkizuten sentipenen arabera juzgatzen duzu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.

Eta basoan egoera bat juzgatzeko ehiztariak bakarrik duen zehaztasunaz, ohartu ninduan hi hengoen lekutik ezin hiola oreinari apuntatu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 157. orr.

Eta idazle batzuek anaia horiek usurpatzailetzat jo dituztenean, aurreiritziz juzgatu dituzte herrialde horretako legeak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Sakrifikatzeko azaldu duen onespenaren arabera juzgatu behar da Frantzia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 112. orr.

Urtea bukatzear zela, ordea, juzgatu nuen dobleko eskubidea nuela printzeari nirekiko zituen eginbeharrak gogorarazteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 29. orr.

Ezta bekatariak badira ere, inork ez ditu juzgatu behar, Jaunak beretzat bakarrik gorde baitu haiek juzgatzeko eskubidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Jarraitzaile sutsu ero baten lana zirudiela juzgatu zuen laguntzaileak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.

Haur nintzenean, haur bezala mintzo nintzen, haur bezala sentitzen nuen, haur bezala juzgatzen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,11

Beraz, zuzenki esan daiteke sentsuek ez dutela erratzen, baina ez beti zuzenki juzgatzen dutelako, baizik inolaz ere ez dutelako juzgatzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Herri-min eta giza min elkartasunezkoak eraginda edo Ogasun Sailak hartaratuta den, ez dagokit juzkatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Une hartan, gauza guztiak bere lekuan zeudela juzkatu zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.

2 (epaileak eta kidekoek)

Zenbait aitak ez zuten izena eman erroldan, beren jarauntsia alabari utzi ahal izateko; eta pretoreek juzgatu zuten hala eginda letra bortxatzen ez zenez, ez zela Lege Vokoniarra bortxatzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.

Erromatarren lege zibilak ez dira beste edozein lege zibil baino aplikagarriagoak; haiek ere ez zituzten aplikatu erregeak juzgatu zituztenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Bere aulkia hutsik geratu zen eta, legea betez, en rebeldía juzgatu zuten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 52. orr.

Moralak ez du gaiztotasun horren berririk, epaileak ekintzak bakarrik juzkatzen baititu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.

Jaunak beretzat bakarrik gorde baitu haiek juzgatzeko eskubidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Bestela, historiografo eta epaile ezgaiek besteen oinarrigabeko baieztapenak orobat oinarrigabeak diren beren baieztapenen bidez juzgatzen dituzte.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

3 (filosofian)

Espirituaren talentuak (ulermena, asmamena, juzgatzeko gaitasuna) edo tenperamentuaren propietateak (erabakimena, intentzioetan tematzea) ontzat har badaitezke ere, ezin dira berez on bezala definitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Gogoeta transzendental hau betebehar bat da, inor ezin da bera betetzetik aske geratu, baldin eta gauzez zerbait a priori juzgatu nahi badu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Geuk ezin dugu juzgatu geure kontzientziatik abiatuta ea arimak garen aldetik iraunkorrak garen ala ez. Asmoa espekulatiboa baino ez denean, beraz, hemen ezin dugu juzgatu; ustearen oinarri subjektiboek, sinestea eragin dezaketenek bezala, galdekizun espekulatiboetan ez dute onarpenik merezi.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.

Testuinguru horretan, ordea, analizatzea ez da deskribapenaren sinonimo hutsa, zerbait gehiago baizik: juzgatzea, erkatzea, baloratzea, kontrastatzea, kritikatzea, aztertzea, eztabaidatzea... horretan guztian datza hain zuzen analisia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

juzgatzeko funtzio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus