Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
juradu (orobat jurado) 1 iz epaimahaikoa.
Bai epaile nagusiak, bai herri-akusatzaileak, ongi aztertzen dituzte banan-banan eta segurtatu heriotza zigorraren alde daudela, kontra izanez gero ezin baitute halako epaiketa batean juradu gisa parterik hartu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.
2 epaimahaia.
Akordeoilari bat epaitzeko zer zen nahikoa eta zer ez ongi zekiela juradoak, erantzun zioten Bergaratik. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.
3 guardia jurado zinpeko zaintzailea.
Guardia jurado lana unibertsitatean egiten hasi zenean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.