Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

junta 1 iz ipar muga.

Karlos Kinto enperadoreak markatu zuen junta edo muga.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Bide horrek egiten zuen denboran Luzaiderekin junta eta luzaidarrek luzaz ukan zuten eliza horretara beilaz joaiteko ohidura.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Ereta eta Montori herrietan, Xuberoko junta hortan.  Herria   2005-10-20

Zenitzeko ondartzan [...] Getaria eta Donibane Lohizuneren junta hortan.  Herria   2003-07-10

Ziburu eta Urruñaren juntako muga-harri xahar bat.  Herria   2003-11-06

Hegoaldetik Nafarroaren zati eder bat mendebaldetik Gipuzkoako juntaraino.  Herria   2005-02-03

2 ipar juntura, lotura.

Luzaz eri egonik gorputzeko junten errematismekin.  Herria   2003-02-06

Haatik, aitortuz junta batzuetarik beti petrolaki xorta bat galtzen duela, guti bada guti.  Herria   2003-02-20

Junta horiek olioarekin oratutako karearekin beteko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Zola dena berritu behar, bazterrak ere ba, junta gehienak azkartu, euriaren ixurgia errextuz bestalde, eta horiek denak akulatu behar zubia idekia atxikiz, autoentzat bi lerro baizik ez badira ere utziko, lauen partez...  Herria   2004-10-28

Hodi larri horiei lotzeko junta guneak ezarriak dituzte hemen gaindi, baina momentuan hutsik daude.  Herria   2001-07-26

Hirigune Elkargoak deliberatua du merkatu dei baten egitea, ikusteko zein enpresek ezar litzakeen junta muntadura horiek merkeenik.  Herria   2001-07-26

Garazi eta Baigorriko bi ibarren juntan.  Herria   2005-08-11

Bi bidexkaren juntan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

3 erakunde edo elkarte jakin batzuen kudeaketaz edo gobernuaz ardutzen den pertsonen multzoa.

Ikastolako Juntarako hautatu ninduten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Gurasoen aldetik, garai hartan Juntako diruzaina nabarmendu zen beste guztien gainetik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 68. orr.

Joseba Barrera presidentea eta Aitor Asua juntaren ordezkaria.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.

Defentsa Juntaren aginduz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

Sevillako Epaitegiak [...] 1,4 miloi euro ordaintzera zigortu du Andaluziako Junta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Gaztela eta Leongo Juntak Trebiñu «utzita» daukala salatu zuen EBko Kontxi Bilbaok.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Gobernua osatzen zuen Junta Demokratikoak laster xedatuko zen Amnistia ospatzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 208. orr.

Junta militarreko presidente Than Shwe jeneralak.  Berria - Mundua   2004-12-07

Hauteskunde Junta Nazionaleko presidente Jorge Rodriguezek.  Berria - Mundua   2004-06-01

Haiek Berreraikuntza Nazionalerako Gobernu Junta osatu zuten.  Berria - Mundua   2004-07-17

Nahi izan dute presidentaren egoitzaz jabetu [...], bai eta estatu kolpez zuzenezko gobernua haizatu eta jazarleek berek muntatu junta bat ezarri herriaren buru.  Herria   2001-05-10

· pl Gipuzkoako Junten agindua zela-ta, "mutillak armetara".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 60. orr.

4 bide junta bide gurutzea.

Herriko etxetik bi urratsetan den bide junta batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Joanes Kanboko bide juntako etxe gibelera joan zen, bidaiarien bila.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Lehen bide juntan, kausitzen dut neska ttipitto aurpegi-argi bat denetarat beha eta beha egoki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Autobusa Otsabiderako bide-juntan harturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 48. orr.

· Junta honetan haatik ez nekian norat behar nuen hartu, eskuin ala ezker.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

5 junta egin elkartu. ik junt 2.

Hor junta eginik Goramenditik heldu zirenekin, aintzina jo dute Buztanzelai, Astate, Tutulia eta Iparlan gaindi, Bidarraiko plazara jautsi arte.  Herria   2003-06-05

Luzaiden badirela bi gune, Benta izen berarekin, bata Luzaidek Arnegirekin junta egiten duen tokian, orain saltegiz hain aberats dena ; bestea aldiz, Ibañetara buruz joanez, Luzaidetik 9 kilometrotan. · -Ni harantzago noa, muinoak junta-junta egiten ikusten diren lekura.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 26. orr.

6 junta etxe (orobat juntetxe) batzar etxea, biltzar etxea, bereziki Gernikakoa..

Ondoko egunean, Urdaibai gunean zehar ibili dira Gernikaraino, han Junta-etxean euskal legeen berri zutelarik [...].  Herria   2005-01-13

Ekitaldia Gernikako Juntetxean egunsentian bertan hasiko zela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 260. orr.

Junta etxea eta euskaldunen zuhaitza ez zituzten ukitu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

Berehala agertu zitzaion begien aurrean Andra Mari eliza, eta agudo heldu zen Juntetxearen atarira ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus