Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi aldiz Jugoslaviar atezaina joan da baloinaren bila bere saretan. Herria 2002-11-28
Mijailovic, jugoslaviar jatorriko 25 urteko gazte suediarra, irailaren 25ean atxilotu zuten. Berria - Mundua 2004-01-08
Jugoslaviar erara antolatutako talde bat da, laburbilduz. Berria - Kirola 2004-03-04
Arrazoi politikoengatik barrenean zeuden neska jugoslaviar batzuekin adiskidetu zen, baita preso komun batzuekin ere. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 249. orr.
Golegile ona du, Mateja Kezman jugoslaviarra, Ivan Stankovic eskuin alboko jugoslaviarra. Berria - Kirola 2004-04-14
Baina portuan ordu batzuk aski dira ikusteko filipinarrak, jugoslaviarrak edo Ukrainakoak idiak bezala lanean, ontzietatik jaitsi gabe eta hilean hamar mila durotik beherako soldatarekin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 17. orr.
Jugoslaviarrek ere literaturaren bidez geopolitika erakutsi digute. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.