Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostura (44 agerraldi, 26 liburu eta 6 artikulutan; orobat joskura 16 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean: Euskaltzaindiaren Hiztegian jostura agertzen da) 1 iz ehunezko, larruzko... bi atal batzen dituen puntada segida jarraitua.

Jakatxoaren jostura urratu, eta zaborren artean hondoratu zituen mahukak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

Zakuen jostura batzuk askatu egin dira, pisuagatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Galtzerdien josturak zangoen gibelaldearen erdiko marra zehazten zuten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

Beheko jostura askatu eta babarrun pinttozko [...] txingorraldi bat erori da airean eskaileretan behera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Kopa kapelu eroria eta hegal estukoa, joskuretan higaturiko lebita.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Baita ohe-atorra arrosa ere, josturako ehuna han-hemenka sareturik zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

-Kutxari narrua josi diok; orain babes itzak josturak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 184. orr.

Gero tunika hartu zuten, baina josturarik gabea zenez, goitik behera ehundua, [...].  Elizen arteko biblia   Jn 19,23

Itxuraz josturarik ez zuen antzinako soineko bat jantzi zioten, Lahoreko oihalez egina.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Bere galtza bakero beltzekin, noizbait txuri izandako joskurez josiekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

2 irud/hed

Lurra, 12 josturetatik urratzear.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Lau txatalen arteko josturak nabarmenegi geratzen dira zenbaitetan, liburuaren batasunaren kaltean.  Berria - Kultura   2006-01-24

Poesia eta, orobat literatura, gure izate gordearen isuria besterik ez baldin bada, [...], eta gure baitan izpirituaren eta haragiaren josturan baldin badauka iturburua, orduan, [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 13. orr.

Hasierako kolonoen hizketa-modua gogorarazten zuen Noraren aitaren jardun zakarrak: aizkorakadez osatua, hitz zaharkituak eta hitzen arteko jostura bitxiak tartekatzen zituen haserretzen zenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Hitz josturan ere zerbaitek pizten zidan jakin-mina: [...].  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

3 joste-lana.

Josturaren saskia alde batera jarri, bordatuaren saskia atera, eta aulkian eseri zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 90. orr.

4 joskera.

Maite zituela koloreak, landa aldea, sasoi onak, […], jostura oneko arropak eta eguzkiaren distira bera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

5 jostura puntu (ebakuntzetan eta ebakietan)

Horren ondorioz, ospitalera joan behar izan zuen Khodorkovskik eta jostura puntuak eman behar izan zizkioten.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus