Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jostailu berri bat oparitu ziotela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.
Nire jostailu guztiekin jostatzeko. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.
Haurrak jostailu bat beretzat nahi duenean bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.
Jostailu berria nahi duen haur setatiaren gisara. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.
Arrautza zilindriko hura jostailu hauskorra zen. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 53. orr.
Liburu eta jostailu zaharrez betetako kutxa batetik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.
Jostailuek "hezigarriak" behar zuten beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.
Plastikozko jostailu batzuk. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.
Halako latorrizko jostailu mekaniko bat izan naiz, barnea guztiz hutsa duena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.
Jostailuak birziklatzea edo partekatzea ere posible baita. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Jostailuak segurtasun arau guztiak betetzen baditu. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Motorra ikaragarria zen, baina han hankalatraba eserita zegoen gizonaren aldean jostailua zirudien. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.
-Aizu, laguntxo -esan zion-, irrikan naukazu jostailu polit honekin lehen aldiz tipo bati tiro egiteko, zulo politak egiten omen ditu gorputzean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.
Soldaduak jostailu eta apaingarri polita dira bakealdietan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.
Expo-a jubilatuen Europaren beste jostailu bat zela otu zitzaidan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 137. orr.
· (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean adizlagun balioaz) Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu, eta han zaudela agertu zaizu gazte bat galdezka. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 211. orr.
Erabilia sentitzen naiz, haren kapritxoen jostailu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 61. orr.
Agintean jaun eta jabe, eta ohean amoranteen eta sexu-gutixien jostailu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 10. orr.
Ontzi-maskorra olatuetan zintzilik, olatuen jostailu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.
Ez al da, orduan, iraingarria besteen harrokeriaren jostailu bihurtu beharra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.
Ez zela emakume horren jostailu izanen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.
-Ederki zaudek artea jostailu kaxa batean sartzen dutenak ere! -jarraitu zuen Claudek, isilaldi baten ondotik-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.
Jostailu-barrakekin, zaldiko-maldikoekin, tiro-jokoekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.
Itxuraz, bene-benetakoa ematen zuen jostailu-pistolak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 167. orr.
Bateriak, jostailu porroskak, ferrallak, burdinak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.
Jostailu ekoizleak ez dira ez Olentzaro ez Errege Mago horiek ezta gurasoak ere. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Hernaniko Afede jostailu enpresan kalteak eragin dituzte garrek. Berria - Ekonomia 2006-01-18
Jostailu biltze bat egina izanen dela Herriko Plazan, azaroaren 27an. Herria 2004-11-18
Alabama estatu kontserbadoreak 1998tik sexu jostailuak saltzea debekatzen duen legeari eustea erabaki du. Berria - Mundua 2004-08-01
Hemendik ibaia ikusten da, Katedralaren merloien gainetik, eta merloiek, lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean, haur-jostailuak dirudite. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.
Mezaren ondotik bazen jateko, edateko, eta jostagailu ainitz, mus eta pilota. Herria 2004-04-29
Bazkaria eta asko jostagailu, txartela tiratze eta musa. Herria 2005-07-14
Aste huntan egingo dugu ortzegunean gure usaiako hilabeteko aratsaldekoa eta loto bat jostagailu gisa. Herria 2003-03-17
Bere jostailuzko erratza apurtu niolako. Jostailuzko tranbia elektriko bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.
Animalia geldi haiek, jostailuzko tren geldi haiek, gabonetako mila-orriko tarten urre kolore kitsch hura. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 197. orr.
Jostailuzkoa zirudien pistola bat, peluka beltzaran luze bat eta pastazko betaurreko batzuk besterik ez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.
Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Bazter batean, jostailuzkoak ziruditen beste hiru hilobi ñimiño ere ageri ziren lerroan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Jostailu dendara joan ginen aurrekoan Arantza eta biok. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 77. orr.
Jostailu dendetan saltzen zituzten plastikozko txirrindulari estatikoak bezala. Jostailu-denda baten erakusleihoaren aurrean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 177. orr.
Haur bat jostailu denda batera joaten denean ez daki zer aukeratu. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
haurren jostagailuak (4); jostailu bat izan (3); jostailu bihurtu (3); jostailuzko musika (3)