Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jolasgura iz jolasean ibiltzeko gogoa. ik jolasnahi.

Bat-bateko jolasgura kutsatu zaie beste guztiei zipriztin-tantek bustitzearekin batera. Urak pertsonarik helduenak ere, serioenak ere, haur bihurtzen ditu; noizbait izan ziren haurren ilusioa eta jolasgura pizten die.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.

Denon jolasgura ongi ase genuenerako aspaldi ilunduta zegoen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 136. orr.

Orain, jolasgurak eta galderak astebururoko bidaia amaiezinetako neke eta istripuetan galdu zaizkienean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 147. orr.

Sintaxiaren herabetasun ezkutuzalea; komen jolasgura asegaitza; puntuen arnasa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus