Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jogurt (orobat yogur, yogurt g.er., yaourt g.er. eta yogourth g.er.) 1 iz bazilo batzuek eragindako hartziduraz lortzen den esnekia.

Jogurta egiteko aparatuen antzekoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

Garagardoa gizonentzat eta jogurta emakumeentzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 309. orr.

Aurreko egunean erositako arrautzen eta jogurten iraungitze data hurbil dugula.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Halako jogurtak janez gaztetu egingo zara.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jogurt ontzi bat ekarri ziguten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 166. orr.

Aitak bost jogurt pote galdu zituen Van Daan andrearekin egindako apustu batean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.

Jogurt apalei begira geratu zen Julen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 161. orr.

Jogurt laukote bat hartu zuen eskuetan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 161. orr.

Haxixez zipriztindutako jogurt krema goxoa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Hondartzara joan gara jogurt izozki italiar bat jatera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus