Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta eten egin nuen joaera edo etorrera hura. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Etorrerako bidea joanerakoaren alderantzizkoa da. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 353. orr.
Bospasei guztira, joairak eta etorrerak barne. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 18. orr.
Zein-ere luzea den zure joaera eta egonaldia, lehentxeago edo geroxeago jakiteratuko zara urrutieneko hemen haietan ere 2 ardi eta 2 ahari 4 buru direla, jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea, hartuak emana duela berekin eta emanak kendua, [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.
Kooperatiben zorroztasun kualitatiboari eusten zaio, baina egia da beheranzko joaera nabarmena duela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 184. orr.
Nire joaneraren arrazoi sendo bat eman behar zieat, berehala onartuko duten arrazoi bat. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.
Gorputzak ezin baitu arimaren joakera kirats higuingarrian usteldu gabe jasan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 199. orr.
Saio franko kaotikoa bere joanera formalean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.
Irudimenezko hautematea oinarritzeko joaera duenarentzat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.
Abstentzio aktiboaren aldeko jarrera hartzea erabaki zuen, Espainia eta Frantziako instituzioetatik aldentzeko joaera bat nabarmentzeko helburuarekin. Berria - Euskal Herria 2004-02-13