Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jetzi, jezten (orobat jeitzi) 1 du ad titiak zapatuz (behiei, ardiei eta beste zenbait etxe abereri) esnea atera. ik deitzi.

Lehen egunean, behiek marru egin zuten inork ez zituelako jetzi eta gose zeudelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 172. orr.

Behiak, sakratuak direnez gero, ez dituzte jezten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 30. orr.

Eosek hatz gorriztak erakutsi zituenean, ziklopeak sua egin zuen, eta ardi-ahuntzak jeitzi zituen, gauean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 54. orr.

Behiak eta ardiak jetzi ondoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Mutilak egun guztian atzetik nitinan, jorratzen ari nintzenean, edo jezten, edo sutako egurra ekartzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 268. orr.

Ahuntzak bertan jetzi-jetzi eginik, sos baten truke bakoitzari basokada zerbitzatzen zion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.

Indioek edaten duten esnea, ia guztia, bufaloak jetzirik edaten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Gero esnea jetzi ondoren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.

Irribarre egiten zien denei esne jetzi berria bezain fresku.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

2 ostrukak jeztera antzarak ferratzera.

-Hoa ostrukak jeztera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 78. orr.

Ostrukak jeztera bidali ninduen -bai, hitzez hitz, "ostrukak jeztera".  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus