Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jesarrarazi, jesarraraz, jasarrarazten (orobat jesarri arazi) du ad eserarazi.
Amama sofan jesarrarazi dugu berehala, lupa-betaurreko lodi eta guzti ez baitu ia ezer ikusten, eta entzun ere antzera egiten du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.
Malkotan zegoela jesarrarazi zuten. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 326. orr.
Parlamentuko aulkietan jesarri arazi gintuztelarik, [...]. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 122. orr.