Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendilaje (orobat jentillaje g.er.) iz jendaila.

Soldadu lana egiten dutenak jendilajea baitira denak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.

Protestanteak jendilajea zirela erakutsi zidaten eta Luterori gorroto hartu nion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

-Zuretzat mundu guztia jendilajea da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 183. orr.

-Denok gara estilo bereko jendilajea -oihu egin zuen beste batek.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 33. orr.

Jendilaje klase hori, sariaren desiraz baino areago, eta baita ihes egiteko nahiaz baino areago, traizioaren beldur izaten da.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 185. orr.

-Politikariak, kazetariak, ederra jendilajea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 68. orr.

Bainu-jantzitan ere igartzen zaie dolardunak direla; eta horien ahotsak [...] ene, zeinen jasanezinak diren, hori bai hori Ongizatearen Jendilajea...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.

Mundua zornatzen doskun jentillajearengandik oso-oso urrun.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus