Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendetza (orobat jendetze g.er., jentetza g.er. eta jentetze g.er.) 1 jende multzo handia.

Paueko karrikan jendetza bildu zen iheslariari ongi etorri egitera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.

Egunkariak jendetza behar badu lanean, 24 orduko irrati batek, zer esanik ez.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 104. orr.

Baina han jendetza zegoen, denak taldeka, lurrean jakiz betetako manta handiak zabalduta, familiak, lagun koadrilak...  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 169. orr.

Gazte eta zahar, jendetza etxe guztian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.

Jendetza bat hizketan ari balitz bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Percy Weasley ahal zuena egiten ari zen jendetza hura sakabanatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 201. orr.

Jendetza ugaritzen ari zen salmenta bulegoen inguruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Jesusek jendetzari bigarrenez jaten eman.  Elizen arteko biblia   Mk 8,1

Jendetza estu-estu zegoen polizien lerroen kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.

Kolpistek hartu eta gero, bertara abiatu zen jendetzak katearen kontrolaz birjabetzea erdietsi eta kolpearen gezurrak agerian utzi zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Zaldi zuri baten gainean zihoan hura, [...] eskuaz jendetza agurka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Esku-agurka jarraitu nintzaion jendetza artean aienatu zenetik gerora ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Gero, bira egin eta Broadwayko jendetzaren artean desagertu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.

Jendetzaren artetik ukondoka bide eginez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 56. orr.

Jendetzaren artetik burrunba bat sortu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 127. orr.

Orduan Abdellahk, ez baitzen erraz kikiltzen zena, jendetza arteko norbaiti hots egin zion.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Itsasoaren ertzean desfilean zebilen jendetza artera sartu nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Halako batean, bere talaiatik ile luzeko buru horail bat nabaritu zuen jendetzaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Ematen dik ez haizela ohartzen ezkon-bizitzan hiru lagun jendetza dela, eta bi lagun, berriz, ezereza.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.

Gure soldaduak eta kuartelak ere jendetzak erabat inguratuak daude eta ezin izanen dute behatzik ere mugitu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Arrastiri osoan kurritü den jentetzeari.  Herria   2001-10-25

Beste behin bere [...] halantxe ibili ginan, jentetzea atzetik eta kantuan genduala.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 45. orr.

2 (izenondoekin)

Eguerdia baino lehentxoago, steam-boataren kanpaiak jendetza handia ekarri zuen Volgako ontziralekura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

Usaiako jendetze handia bilduko dela.  Herria   2003-06-12

Jendetza handia baitzihoan futbolera, banderak astinduz eta "aupa Madrid" oihuka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Jendetza gaitza itsas aldera begira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 118. orr.

Bidegurutzean jendetza ikaragarria metatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Eta jendetza ikaragarria ezkontzen da, ongi joango zaien ziur jakin gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

Herri guztietatik etorritako jendetza kontaezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Jendetza kontagaitz eta kasik betidanikako horren atomo bat baizik ez naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Ez da jendetza makala etorri!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

Beti zegoelako jendetza berritsu batez inguratuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.

1826ko uztaila zen, eta jendetza alaiz beteta zegoen zubia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Kaleak [...] jendetza koloretsu alaiez gainezka zeuden.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Jendetza haserretuaren marmarra entzun zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.

Jendetza isila banatu egin zen, haiei igarotzen uzteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 121. orr.

Su lazgarriak iziotu dira, bizirik zeuden giza gorputzak garren elikagai bihurtu dira; ikuskizun gozatsua eta harmonia atsegina jendetza itsuarentzat, ke beltzaren ertzetatik irteten ziren intziri sorgor eta larriak entzutea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.

3 (izenlagunekin)

Sekulako jendetza, sekulako zarata, sekulako kea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.

Sekulako jendetza ari zen biltzen han-hemendik Madison Square Garden aldean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.

Egundoko jendetza tabernan, eta merezi duen inor ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Izugarrizko jendetza pilatu zen karabana igarotzen ikusteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Hemendik gutxira sortuko da iganderoko jendetza, denda zerratuen eta ate itxien artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Astelehena izanik, bezperako jendetzarik ez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina jendetza nahaspila bat, kontzientzia bakar bat badago, edo lotzen ari bada, ez da jadanik nahaspila.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 157. orr.

· Palma-adarrak eta kandela piztuak zeramatzaten haur jendetza batek inguratzen zuen plazan burdinorizko turuta bat jotzen ari zen gizon basa bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.

Espaloi zabaletan, enplegatu eta administrari jendetza bizi bizia zebilen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 165. orr.

5 biztanleria.

Jendetza: 70 milioi biztanle gutti gorabehera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Jendetze guziaren % 38 edo 40 paxtun horietarik izan behar da.  Herria   2001-10-18

Jendetze guziaren % 25 joa du gaitzak.  Herria   2003-12-04

Kantonamendu hortan azken urtetan sekulalo jendetze emendioa izan da eta orai biztanle kopuruak 14 000 jende gainditzen ditu.  Herria   2001-03-08

Nazio indartsuek baizik ez zezaketen balia delako printzipioa, hots, lurralde doi bat zabala eta jendetze kopuru handia zeukaten herriek, hala nola, Italiak eta Alemaniak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.

Jendetze arau, Frantzia da Europan lan eskasak gehienik joiten duen herrialdea.  Herria   2005-08-04

Alabainan, ikerleen arabera, jendetzea azkarki xahartuz joanen da.  Herria   2004-02-05

XIX. mendean alabaina, ekonomiaren beherakadak eraman gaitu jendetzearen erdia galtzera, eta XX. mendean ez dugu jakin herriaren odolustea geldiarazten, ez aterabide berriak asmatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

· Eta jendetze bakotxak behar du bere nortasuna zaindu, eta euskaldunek ere, bixtan da, behar dute bere nortasuna zaindu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus