Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendekin (orobat jendakin g.er.) izond lagunartea atsegin duena. ik lagunkin.

Lagunartekoa zen, jendekina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Jendekina eta omore onekoa baitzen, ainitz lagun bazituen.  Herria   2002-10-24

Berenaz biziki gizon laketa eta xuxena, jendekina eta mintza-erretxa. Jendekina, bazituen solasean ateraldi batzu irringarri bezain ustegabekoak.  Herria   2005-03-31

Oso mutil jendekina izan da beti, solaskide egoki eta ikasle bizkorra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 145. orr.

Gizon goxo eta jendekin baten oroitzapena uzten dauku.  Herria   2001-06-14

Josek fama polita bazuen Iparralde guzian, jendakina zen biziki, kantaria, manera ederreko pilotaria eta besta maite zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 174. orr.

Zoin gizon argia eta denbora berean zoin jendekina.  Herria   2003-09-11

Presuna zinez goxo, jendakin eta bihotz handikoa.  Herria   2003-03-10

Funky Chicken, batere jendekina ez den idazle isila.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziki jendekina (9); gizon jendekina (3); jendekina zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus