Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jeansak eta cowboy estiloko alkandora dauzka beti soinean, eta bodyak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.
Jeansak eramaten zituen, eta jertse handiak. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.
Tom gaur unai zamarra batekin jantzirik agertu da, eta jeans batzuekin. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.
Uda partean, freskotasun sentsazioa izateko, jeans-ak garbitu, eta bustirik janzten ditut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 135. orr.
Bere jeansen atzealdean sakelaratu zuen Léak txartela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Miarritze du hautatu bere lanen berri emaiteko : "jeans" jantziez beztiturikako zizelkadurak. herria?
Jeans estiloko jakaren azpian gordeta. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 178. orr.
ik jakablu.
Alkandora, jeans estuak eta cowboy kapela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.
Begi handiak zituzten, urdin argiak, jeans koloregabetuen tankerakoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Nancy-k jean urdin batzuk eta kotoizko elastiko zuri bat zeramatzan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 130. orr.
Ikusgarria zegoen jean estu-estu batzuekin eta blusa laranja batekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.
Horregatik hautatu ditu jeans ilunak eta marfilaren koloreko kotoizko jertse zuri bat, lepoa itzulita duten horietakoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.
Irakiarrek, arabiarrek oro har, AEBen bandera erretzen dute, baina Arnold Schwarzenegger edo Julia Robertsen filmak ikusteko irrikan daude, jeans dotoreak jantzita. Berria - Harian 2005-01-30
Ongitxo oroitarazten didate hori oraintsu gelako aulki baten bizkarrean eseki ditudan jeans garbitu berriek. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.
Bere atorra koleretsuaz zein markako jeans pareaz Peterrek ez zuela egoeraren larritasuna errespetatzen eman zezakeen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.
Tiserta xuria eta 'jean's' pare zahar bat zituen soinean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 239. orr.
Filipindarra markazko arropekin jantzia zen: 'Diesel' jean's pare bat, 'Armani' ator xuria, 'Nike' zapata gorriak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 252. orr.
Tabako gorri amerikarra, auskalo nondik ekarritako blue-jeanak. Trieste, flasko hutsak, kale bakartiak gaueko ordu txikietan, Trieste, blue-jeansak eta biraoak, Trieste, Trieste baztertua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
Aitzineko eguneko blue-jeanak egokitu nizkion neure zango-ipurdietako larruari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.