Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afrikan, aldiz, Tunisia eta Maroko jazarri zitzaizkion hasteko IV. Errepublikari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.
Geroztik, muga guztiak gaindituz, sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.
Gogorki jazarri zitzaion Salamancako Unibertsitatea, baina amore eman zuen, Karlos V. Enperadoreak haren errentak eta tituluak murrizteaz mehatxu egitean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 19. orr.
Zeren Kristau guztiek hura behar baitugu sinetsi, hari jazarri gabe galdatuz, zergatik egin duzu hori? Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 159. orr.
Sartzerakoan etxeko zakurra jazarri zitzaien. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 27. orr.
Lehentasuna Estatuari emaiten zioten bere irakaslekide guztiei jazartzen zitzaien. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.
Barnetik ala kanpotik jazartzen zitzaizkien etsai guztiei. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
Bere asmoak lortzeko, jokabide bi erabiliko zituen: barur egin eta bidegabeko aginduei jazarri. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 48. orr.
Trafikatzaileen kontrako ekintzak hasiak ziren, gazteak drogara eraman eta jazartzeko ahalmena jaten omen zietelako. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.
· Justizia hura galduz geroz, galdu zen ere hastapeneko ordena eta harmonia miresgarria, eta sentsuak jazarri ziren arrazoiaren aurka. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.
Magistratuek jazarri zituztenean, berezko eskubidea aldarrikatu zuten guztiek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Heinrich von Virneburg, Koloniako Artzapezpikuak, aldez aurretik Begardoak eta "Izpiritu Askearen Senideak", baita beste sekta batzuk ere jazarri zituenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Etorri zen Franco, debekatu eta jazarri zuen euskara, pizkunde literarioa zanpatu, eskolak espainolismoaren burdinola bihurtu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.
30.000tik gora herritarrek salatu dute torturatuak edo politikoki jazarriak izan zirela 1973-1990 bitartean. Berria - Mundua 2004-05-14
Iheslariak milaka ari omen ziren pilatzen mugako errepideetan, Katalunia osoa hartua zuen Francoren armada garaileak jazarrita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.
Jauna, jazar itzazu zeure haserreaz, eta garbitu eguzkiaren azpitik! Elizen arteko biblia Nk 3,66
Erlijio ofizialaren defendatzaileek jazarririko mistiko bat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Gizartetik kanporatuak ziren, deiadarka jazarriak lapurrak bailiran. Elizen arteko biblia Jb 30,5
Horregatik, masturbazioa, uzki-koitoa, lesbianismoa edo homosexualitatea -ugalketarik gabeko jarduerak guztiak- gogor jazarri eta kondenatuko dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.
Beraz, genozidio krimenik ez dago, legez, jazarritako herriak ez badu bizirauteko eskubide kolektiborik. Berria - Gaiak 2004-11-26
Beldur handia nuen, pentsatzen nuelako hil arte jazarriko ziotela, ez ziotela barkatuko. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
FCCri leporatu zioten, gainera, garbitzaileei jazarri izana. Berria - Ekonomia 2004-05-08
Papistek, Liga Katolikoa delakoan bildurik, bazter guztietan jazartzen zieten fededunei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.
Pentsamendu liberala duten gizonei jazartzen diegula diozu, liburutegiak suntsitzen ditugula. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 34. orr.
Jokin Z. zena ustez jazarri zuten ikaskideek Ertzaintzaren aurrean deklaratu zuten atzo goizean. Berria - Euskal Herria 2004-10-05
3.1 artikulua, ostera, irakasleek ikasleak jazartzearen edo haiei tratu bidegabea ematearen gainekoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.
Ezaugarri horiek betetzen dituzten gazteak jazarriak izateko hautagaiak dira, argi eta garbi. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Emakumearen esanetan, gizonak jazarri eta iraindu egin zuen. herenegun iluntzean Bilboko taberna batera sartu zen eta bere bikotekide ohia jazarri zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Mauritaniarrak garaituak izan ziren; lehenago hiri jazarriek hartzen zuten lurra pluton-jainkoei eskaini zitzaien sekulako. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.
Merkatari jazarrietako bati elkartasuna erakusten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 116. orr.
Borreroak mila aurpegi baditu, guk, jazarriak garenok, bakarra dugulako, minak taxututakoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.
Bandera debekatua eta jazarria, Franco hil eta gero, edozein herritako edozein kaletan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 113. orr.
Bertan arnasestuka egon zen luze, basapiztia jazarriaren gisan, eta gero haremera jo zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.
Idazle preso eta jazarrien eskubideen aldarrikapena. Berria - Kultura 2004-11-14
Bizi erdia kartzelan, beste bizi erdia jazarria. Berria - Kultura 2006-05-02
Hondarribiako Talaia Institutuan ikasle jazarri bakarra ez zen Jokin Z. izan. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
Bakea eta jazarrien eskubideak bermatu behar dituztenak. Berria - Mundua 2004-11-21
Hala, eskatu zuen jazarri politiko gisa hartzeko, eta estradizioa ez onartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
gaztea jazarri (4); gogor jazarri (3); jazarri eta zigortzea (3)