Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musikari bat eta bost artixta jauzikari. Herria 2004-05-27
Bideko hautsa harrotuz orga jauzkarietan pasatzen ziren nekazariak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 182. orr.
Belarriak laztanduz zetorren txoko batetik ur xirrista jauzkari bat, eta ez zen besterik entzuten shrine hartan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.
Ilea gaztaina-kolorea eta sarria zuen, alde batean artesia egina, mugimendu eta ibilera jauzkariak, eta pertsona osasuntsu eta bizkorraren itxura. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.
Hitzak onbidezkoak eta inozoak ziren [...] baina musika alai eta jauzkaria zuen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.
Animalia urdin bizkor haren arineketa jauzkariari erantzuteko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.
Amaitu dira jaiak, amaitu ospakizunak eta ikuskizun miragarriak, horien artean Deportiboko Zirkuan eskaini izan direnak, hala nola, Juan Duñabeitia Sinbad marinel, irakasle eta jauzkari ospetsuarenak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 43. orr.
Jauzkariak, zenbat eta salto handiagoa jo, orduan eta gerrikomin gutxiago nozituko zuen gero liho-biltzean eta gainerako uzta-lanetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.