Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jauskera 1 iz jaustea, erorikoa. ik jausialdi.

Gaztetan, [...] txirrindulari ibili ei zan, harik eta, jauskera bat bide zala, aproba gogor samarrak albora itzi behar izan arte.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.

Gaurko hego haize horren goxoak kanpora igorri nau, hostoen jauskerari so nagoela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 73. orr.

Hotz minak gogortutako elurraren jauskera zuriak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

Zaldiek alboka ihes egiten baitzien piztien hagin amorratuei edo, hanka-goran, haizea ostikatzen zuten, alfer-alferrik, han ikusiko baitzenituen, belaunburuak apurtuta, lurjotzen eta jauskera astunean zorua estaltzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

2 jausteko era.

Etorkizuneko soinekoari sabeleko gunean eutsirik, ukondoa bildurik, mahukaren luzera, beso-zuloaren jauskera edo izur baten barnegunea ebaluatzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Arnasari eusten zion ezkila itxurako oihal baten kurba, besape gunea, gerrialde baten ebakera, papar baten irekidura biribila, papar-hegal baten lerroa, gona baten jauskera berriz ukitu, zuzendu edo atzera trazatzerakoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Gozamena topatzen zuen xehetasun bakoitzean, itxuraren fintasunean, jauskeraren edertasunean, ebakeraren berezkoan, izur baten, kurba baten mugimenduan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Autoaren puntu egokia altuerak, karga aerodinamikoak, malgukiek, jauskerak, indargetzaileek eta beste hainbat gauzek ematen dute, eta konbinaketa egokia entrenamenduetan lortzen da.  Berria - Kirola   2004-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus