Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jausitasun (orobat jaustasun) iz jausia dagoenaren egoera.
Atzera lotsagorriturik, nostalgiak, estutasunak eta emozioak jausitasuna ekarri zioten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.
Hitz ustelka jarraitzen zuen semeari etxetik alde egiten utzi, eta eguna jausitasunik handienean igaro zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.
Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen, eta bere bihotzak jausitasunaren hondoa joa zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Baina, zer gertatu ote zitzaion Kamar Al-Samanen hondamenaren eta jaustasunaren eragileari? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.