Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jauki, jaukitzen 1 du ad jalgi.

Eleak nahas-mahas jaukitzen zitzaizkion: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.

Negarra begietara jauki zorian zeukan, berriz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Ezpainetan irri mehar bat jauki zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Buruaren ondotik besoak eta soinaldeak jauki ziren, gero sabela eta azkenik oinak, lekeda beltz, zeru grisaren pean distira ketsuz emokatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Parisen nengoela behin eta gero berriz dibortziatzean gontzetarik jauki nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 183. orr.

2 (auzitegira) eraman.

Jakobinoen leloa Aske izan edo hil kantonamendu guzietan idatzia izan dadin manatuko dut, eta aintzakotzat hartuko ez duten guziak auzitegira jaukiko ditut, edo bestela presondegiratuko. La Haye-ko auzitegi hortarat dira jaukituak Bosniako gertakarietan hobendun haundi diren arduradunak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.

Muammar Gadafi Libiako agintari gorenaren aurka Europako Giza Eskubideentzako auzitegian jaukitako salaketa.  Berria - Mundua   2004-01-10

Auzitegi Gorenean jaukitako helegiteak.  Berria - Mundua   2004-12-30

3 (era burutua orobat jaukitu)

Presondegiak mukuru beteak zeuden, jaukituak milaka ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus