Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han-hemenka, izotzetik babesteko, hegora begira jarritako limoiondoek, bugainbileek, gliziniek eta jasminek, paradisu bildua bilakatzen dute bazter hau. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.
Ostera ez ikustea nola jolasten zen haizea jasminetan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.
Zaldi haiek udako gau batean loretan den jasminarena bezalako argia ematen zuten, hain ziren zuriak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.
Gelako koloreak oso leunak ziren, eta, txoko batean, jazmin bi ageri ziren pitxar lepaluze batean, neskatxa gazte bi bezain lirainak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.
Ahal zuelarik, logeletan ezartzen zituen tulipa, edo margarita, edo jasmin batzuk, beti, airostasun eta usain ona ematen zutenak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.
Ate inguruko jasmin landarea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.
Txoritxoon burrunba entzuten zen jasmin lore artean, lorez ia abaildurik baitzegoen arbola. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.
Garbi diezazkizutela oinak jazmin urez, eta burua Pertsiako ukenduz igurtzi. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.
Jasmin-usaina gela osoan barreiatu zen. Jasmin usaina galdu gabeko ukendu pote hutsak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.
Jasmin hatsa zerion neskatxari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.