Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Probak eta probak eginez, bizimodu jasangarri batera ez ezik, bizimodu atsegin eta zentzuzko batera iritsia ote zen? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.
Nahiko jasangarria, pentsatzen du bere artean, eta nahiko alaia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 169. orr.
Esan liteke honelatsu direla gauzak, erabat harturik eta salbuespenak salbuetsirik: neurri jasangarri batetik aurrera, bat zenbat-eta abertzaleago orduan-eta españolagoa dela izatez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.
Lagunaren eleketa firfira jasangarri baten gisara egokitzen zen ene belarrietara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Itxaronaldia jasangarriago bihurtzeko asmoz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.
Jonathan Swift-ek beste errezeta gehigarri bat aurkitu zuen heriotzaren ideia jasangarri egiteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.
830 langileek eskatzen duten gastua estatuko bana bestekoa baino apalagoa dela eta hiriaren zorra jasangarria dela. Herria 2004-12-09
Hipotesi ausartenak ere, fisikoak baino ez direnean, hiperfisikoak baino jasangarriagoak dira, h[au] d[a], honen mesedetan aurresuposatzen den jainkotiar sortzailera jotzea baino jasangarriagoak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.
Zuri-beltzeko argazkiak, berriz, jasangarriago zitzaizkion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.
Estudioan baizik ez zitzaion jasangarri bizitza. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Heriotzaren ideia jasangarri samar bazaigu, zerari zor diogu hori: ordua, salbuespenak salbuespen, aldez aurretik jakin ezina izateari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.
Azken urteetan garapenaren beste ikuspegi bat ere nabarmendu izan da: garapen eramangarria edo jasangarria. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 291. orr.
Garraio jasangarriaren eredua. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Erraustegien aldeko apustua eta zaborraren kudeaketa jasangarria bateragarri ote dira? Berria - Gaiak 2004-10-07
garapen jasangarria (16); garapen jasangarriaren (13); garapen jasangarriaren aldeko (4); garraio jasangarriaren (3)